Euskaraz

Castellano

English

Français

Català

 Iribar Jatetxea - Getaria
Gipuzkoako kostaldean


Jatetxea eta ostatua

Iribar jatetxea: Jatetxe tradizionala eta ostatu goxo bat Getarian (Gipuzkoa). Parrilla eta itsaskiak dira etxe honetako jakirik preziatuenak. Sukaldaria etxeko alaba da, Pili Manterola, fundatzailearen biloba eta Euskal Herriko onenekin trebatu den chef gaztea.

Jantoki eder batez gain, Iribarrek lau gela eskaintzen dizkie bisitariei (1998an berriztuak, denak komunarekin). Getariako Kale Nagusian dago kokatua, San Salbador eliza gotiko ederraren aurre-aurrean.

Zer gehitu daiteke Getariaren gainean? Ezaguna da arrantzale herri honen edertasuna. San Anton mendia (Getariako Arratoia esaten zaio...), arrantzale portua eta kirol kaia, bi hondartza (bata bainu lasairako, bestea surf egiteko), historia bizia (Elkano marinela, Balenciaga jostuna)...

Zure erreserbak Internetez ere egin ditzakezu orain. Udan ostatu hartzeko, aldez aurretik egin behar da erreserba nahitanahiez.



Zure erreserbak e-posta erabiliz egin ditzakezu orain

Iribar Jatetxea - iribar@iname.com
1999.06 | http://come.to/iribar | /CollegePark/5062

Kale Nagusia, 34 - 20808 Getaria (Gipuzkoa)
Tf. 943-140451

 
hosted by GeoCities Get your own Free Home Page