|
|
Carlos Garaikoetxea:"Abertzaleon elkarnak edozein lehergailuk baino eragin handiagoa du"
Bere ustez Ajuria Eneko mahaia gaindituta dago, "eta gaur egun, alderdi guztiak ez biltzeko aitzakirik ez dago". Gertatzen dena da, hitz egiteko eta Euskal Herriaren mormalkuntzaren beldur dira eta abertzaleok elkarrekin lanean jarri garelako kritikatzen gaituzte" azpimarratu zuen. Lizarrako akordioa satsu defendatu zuen. "Gehiengoa izan arren, ez dugu inor baztertzen; Espainar nazionalismoak, ordea, Konstituzioan ezartzen du muga". EAko lehendakarien ustetan giza ezkubide guztiak errespetatzea ezinbestekoa da, edozein aldarrikapen politikoa aditzera ematerakoan. Bestalde, "Eusko Alkartasunak duen programa eta egin duen bidea abertzaleon erreferentzia izan da azkeneko 13 urte hauetan" azpimarratu zuen Garaikoetxeak. Bere esanetan, PNVk autodeterminazio eskubidea ez duzu behar bezala defenditu eta Euskal Herritarrok alderdiari "abertzaleon adostasunak eta elkarlanak edozein lehergailuk baino eragin handiagoa du" gogoratu zion. "Leku guztietatik heltzen ziren eraso ugari jasan dugu, baina frogatu izan dugu gure ideiak argia direla" adierazi zuen EAko lehendakariak. Azkenik, afiliatuei gonbitea egin zien "datorren Biltzar Nagusian parte hartzeko". Rafa Larreinak, EAko idazkari nagusi ordeak, eraikuntza nazionala giza integraziorik eta bakerik gabe ez dela posible izango azpimarratu zuen. "Bakea eraso egiteko erabiltzen dutenek eta orain arte biolentzia erabili eta nazioa suntsitu dutenek, ezin digute ezer erakutsi, hori ezin dugu jasan". |